70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

152/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Irache Fernández Arellano andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. María Irache Fernández Arellano andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko Diruzaintza Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2005eko maiatzaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 23an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0513325