70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udal honek, 2004ko azaroaren 23an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga eta Héctor Nagore Soravilla jaunek prestatu eta Etxauriko Udalak sustatutako xehetasun azterlanaren onespenerako jendaurreko epea iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 62 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga eta Héctor Nagore Soravilla jaunek prestatu xehetasun azterlana, Etxauriko Udalak sustatua, Etxauriko Arau Subsidiarioetako U.E.-4W exekuzio unitateari dagokiona.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea".

Etxaurin, 2005eko maiatzaren 26an._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0513250