70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA-ARGA

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Miranda-Argako Udalak, 2005eko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa bat, Miranda-Argako Udalak sustatua, "Miranda-Argako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, eskolen eraikinean eragiten duena" izeneko agiri teknikoari jarraikiz. Agiri hori Luis Tena Núñez eta Javier Zulategui Eraso arkitektoek sinatu zuten 2005eko martxoaren eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi, 2005eko apirilaren 18an.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 79.3 artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz.

Miranda-Argan, 2005eko maiatzaren 26an._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0513246