70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA-ARGA

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Miranda-Argako Udalak, 2005eko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa bat, Miranda-Argako Udalak sustatua. "Espedientea, Miranda-Argako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala egiteko, 6. poligonoko 529 B, 530, 531 eta 532. lurzatietan eragiten baitu" izeneko agiri teknikoaren bidez egitekoa da aldaketa. Agiri hori Pedro Jesús Vidaurre Argote arkitektoak sinatu zuen 2005eko otsailaren 10ean eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi, 2005eko otsailaren 22an (530 eta 531. lurzatiek, orain, 729. lurzatia osatzen dute).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 79.3 artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz.

Miranda-Argan, 2005eko maiatzaren 25ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0513245