70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean desafektatu zituen herrilurretako katastroko 1.1.B lurzatiko 600 m². Desafektazioaren helburua da aipatutako lurraren aprobetxamendua adjudikatzea, erlauntzak ustiatzeko. Erabaki hori entitateko iragarki oholean dago eta espedientea, berriz, haren bulegoetan. Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Orkoienen, 2005eko maiatzaren 24an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0513174