70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O L T Z A

Arazuriko 451-A lurzatiko eta 3. sektoreko xehetasun azterlana behin betikoz onetsita

Oltza Zendeako Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea José Juanjo Salanuevak sustatutako xehetasun azterlana, Arazuriko 451-A lurzatiko eta 3. sektoreko hirilurzoruaren mugan antolamendua birmugatzeko. Azterlana Maite Apezteguia Elsok prestatu du eta E.H.A.E.O.k 2004ko urriaren 22an ikus-onetsi.

Bigarrena._Behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

Hirugarrena._Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.

Laugarrena._Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2005eko maiatzaren 9an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0512522