70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CABANILLAS

2005. urteko plantilla organikoa onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Cabanillasko Udalak, aurtengo maiatzaren 5ean egin bilkuran, 2005eko plantilla organikoa eta lan eskaintza onetsi zituen.

Espedientea eta erabakia jendaurrean egonen dira, Udalaren bulegoetan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan aipatzen diren ondorioak izan ditzan.

Cabanillasen, 2005eko maiatzaren 9an._Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0513622