70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gizarte enplegu babestuko teknikari arduradunaren izendapen proposamena, aldi baterako lan-kontratuarekin eta lanaldiaren hiru laurdenekin

Gizarte Enplegu Babestuaren Programako teknikari izateko lanpostu bat, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honetan lanaldiaren hiru laurdenetan betetzeko oposizio-lehiaketako epaimahai kalifikatzaileak, horretarako onetsitako deialdiari jarraituz, erabaki zuen Mankomunitateko Kideen Batzarrari izendapen proposamena igortzea María Teresa Perurena Loyarteren alde, aldi baterako lan-kontratua egiteko eta egunean bost orduko lanaldiarekin aritzeko, hura baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia. Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan eta argitara dadin.

Leitzan, 2005eko maiatzaren 17an._Mankomunitateko burua, Luis María Lizarza Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L0513341