70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Udal Planaren onespenaren aldaketa. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 2004ko abuztuaren 23an emandako 796 Foru Aginduaren bidez, Erroibarko Udal Planaren aldaketaren espedientea behin betiko onetsi zen. Aldaketa hori Aurizberriko UE1 exekuzio unitatearen lurzatiei dagokie eta Soraundi S.L.k sustatu du. Hona hemen aldaketaren edukia:

Arrazoi objektiboen justifikazioa

Aldaketa hau eragiten duen arrazoi objektiboa da udalerrian dagoen benetako eskaerari erantzuna emateko etxebizitzak eraiki ahal izatea.

Nahiz eta Udal Planaren gaur egungo zehaztapenek exekuzio unitate ezberdinetan multzokaturiko etxebizitzen garapena jasotzen duten, horien kudeaketa egiteko moduak ez dirudi erreztasunak ematen dituenik berehala garatzeko.

Udalaren borondatea handitzeko aukerak sustatzea denez, eta aldaketaren xedea den lurzoruak horretarako aukera ematen duenez, egun dagoen UE-1 exekuzio unitatea aldatu eta handitzea proposatzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak hirigintza aldetik ezartzen dituen betebehar guztiekin bat eginez, hala nola Erroibarko Udal Planaren Arautegiak ezartzen dituen baldintza teknikoekin.

Hirigintzako arrazoien justifikazioa

3. lurzatiak jabe bakarra du gaur egun eta, Udal Planaren sailkapenaren arabera, bi zatitan dago banatua: bat hiri lurzoru bezala sailkatua eta bestea lurzoru urbanizaezin bezala.

Hiri lurzoru bezala sailkatua dagoen zatiak 2.438,95 m² ditu eta UE-1 exekuzio unitatea osatzen du. Zati horretan familia bakarreko hiru etxebizitza independiente egitea proposatzen da, eta barnetik karrika bat, unitatearen mugaraino iritsiko dena.

Lurzoru urbanizaezin bezala sailkatua dagoen zatiak 7.203 m² ditu eta iparraldetik egungo karrikarekin muga egiten du, honakoari eransten zaion dokumentazio grafikoaren 1. planoan ikus daitekeenez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzako 35/2002 Foru Legearen arabera eta, zehazki, haren III. Tituluaren II. Kapituluaren 92. artikuluak dioenaren arabera, lurzati osoa hiri lurzoru bezala kontsideratuko dela justifikatu ahal dugu, haren ezaugarriak hauek izanik:

_Aldaketaren xedea den 3. lurzatiak badu ibilgailuz sartzeko bi bide, Udalekoak, bai hiri lurzoruko sailkapena duen aldetik zein lurzoru urbanizaezinaren sailkapena duenetik

_Ur-horniduraren sarea lurzatiaren mugatik pasatzen da. Saneamenduaren sarea ere badago, eta lurzatiaren erdian bada erregistro putzua ere.

_Lurzatiak badu argindar eta telefono hornidura.

_Badago gas hornidura ere, udal biltegitik datorrena eta herri guziari zerbitzua ematen diona.

Aipatutako guztiarengatik uste dugu 3. lurzatia urbanizatua dagoela eta hori finkatzeko eraikinak egiteko lanak gainditzen dituen jarduketa egitea eskatzen duela. Beraz, lurzoruak finkatu gabeko hiri lurzoruaren sailkapena izanen luke.

Arrazoi teknikoen justifikazioa. Antolamendua

Orain arte aipatu diren arrazoi objektibo eta hirigintzazkoak kontuan hartuz, UE-1 exekuzio unitateak 3. lurzati osoa hartzea proposatzen dugu eta unitate berria osatzea, UE-1.A deituko duguna, bi karrikak elkarrekin lotu eta unitate osoa garatzeko.

Exekuzio unitate osoa garatu nahi dugu, San Bartolome karrika goiko karrikarekin elkartuz, barnetik eginen den karrika baten bidez, etxebizitza guztietara sarbidea emateko.

Ibilgailuak aparkatzeko lekuak prestatuko dira eta publikoak izanen dira. Gaur egun horrelako leku gutxi dago Aurizberrin, ez baitago lurzoru libre publikorik aparkatzeko.

Udal Planean ezarritako zehaztapen guztiak mantenduz, bai Hirigintzako Arautegi Orokorrean zein Eraikuntzaren Ordenantzetan, familia bakarreko etxebizitza parekatuak egitea proposatzen da. Eskualdeko etxebizitzen tamainarekin bat egitearren, 9 eraikin eginen dira eta horietako bakoitzak bi etxebizitza parekatu izanen ditu. Horrela, eraikin bakarreko itxura izanen dute, bolumen handikoa, tokiko eraikinekin bat eginen duena.

Horretaz gain, familia bakarreko etxebizitza bakana eginen litzateke, aparteko lurzati batean, unitatearen hiri antolamendua osatzeko.

Unitatean eginen diren eraikin motarekin malgutasunez jokatuko da, eta, nahiz eta etxebizitzak diferenteak izan, irudi sendoa mantenduko dute. 10 eraikin egitea proposatzen da, 19 etxebizitzatarako; horietarik bat bakana izanen da eta besteak familia bakarreko parekatuak.

Erantsitako antolamendu grafikoari jarraikiz, lurzoruan aurreikusi diren erabilerak hauek dira:

_Erabilera pribatuko lurzoru pribatua.

_Erabilera publikoko lurzoru pribatua.

_Erabilera publikoko lurzoru publikoa.

Unitatearekin muga egiten duten lurzatietan etorkizunean garatu daitezkeen jarduketak nolakoak izan daitezkeen modu grafikoan azaltzen dira.

Eraikin, erabilera eta lurzoru motak

Unitatearen azalera 9.643,16 m²-koa da guztira. Haren barnean, proposatu diren eraikin motek ezaugarri hauek dituzte:

_Familia bakarreko etxebizitza parekatuak. A mota

Azalera eraikia etxebizitza bakoitzeko: 172,42 m²

Solairuen gehieneko kopurua: BS + TS

Eraikigarritasuna : 0,43 m²/m2

Lursailen azalerak:

4. lurzatia: 379,42 m²

5. lurzatia: 404,40 m²

6. lurzatia: 403,94 m²

7. lurzatia: 398,67 m²

8. lurzatia: 403,15 m²

9. lurzatia: 411,45 m²

10. lurzatia: 374,07 m²

13. lurzatia: 403,91 m²

14. lurzatia: 404,03 m²

15. lurzatia: 404,00 m²

16. lurzatia: 403,97 m²

17. lurzatia: 404,03 m²

18. lurzatia: 404,00 m²

19. lurzatia: 404,00 m²

_Familia bakarreko etxebizitza parekatuak. B mota

Azalera eraikia etxebizitza bakoitzeko: 116,84 m²

Solairuen gehieneko kopurua: BS + TS

Eraikigarritasuna: 0,47 m² /m2

Lursailen azalera:

2. lurzatia: 259,06 m²

3. lurzatia: 250,12 m²

12. lurzatia: 259,11 m²

13. lurzatia: 313,39 m²

_Familia bakarreko etxebizitza bakana. 20. lurzatia.

Azalera eraikia etxebizitza bakoitzeko: 208,00 m²

Solairuen gehieneko kopurua: BS + TS

Eraikigarritasuna : 0,39 m² /m2

Lurzatiaren azalera: 536,85 m²

Aprobetxamendu homogeneizatua

Udal Planak ezarri duen Hirigintzako Arautegiarekin bat eginez, proposatutako erabileretarako aurreikusitako ponderazio koefizienteak aplikatuko dira:

_Familia bakarreko etxebizitzen azalera eraikia.

A motako etxebizitza parekatuak: 14 x 172,42 = 2.413,88 m²

B motako etxebizitza parekatuak: 4 x 116,84 = 467,36 m²

20. lurzatiko etxebizitza: 208,00 m²

Guztira: 3.089,24 m²

_Erabilera pribatuko lurzoru pribatuaren azalera.

Etxebizitza parekatuak: 4.922,43 m²

20. lurzatiko etxebizitza: 423,84 m²

Guztira: 5.346,27 m²

_Aprobetxamenduaren kalkulua:

Familia bakarreko etxebizitza: 3.089,24 x 1 = 3.089,24 AU

Erabilera pribatuko lurzoru pribatua: 5.346,27 x 0,2 = 1.069,25 AU

Guztira: 4.158,49 UA

Aprobetxamendu ondareztagarriaren % 10 lagatzearen justifikazioa

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren arabera, aprobetxamendu ondareztagarriaren %10 lagatzea justifikatzen da:

Aprobetxamendua guztira: 4.158,49 AU

%10aren lagapena: 415,85 AU

Erroibarko Udalarekin izandako hartu-emanetan, lagapena dirutzea aurreikusi da, dagokion balorazioaren parametroen arabera.

Sistema orokorreko izaera duten leku publikoak, parkeak eta berdeguneak, kirol eta atseden-eremuak, erabilera anitzeko ekipamenduak eta aparkalekuak egiteko lurzorua erreserbatu beharraren justifikazioa

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluak ezartzen dituen moduluak aplikatuko dira, kontuan hartuz Aurizberrik 500 biztanle baino gutxiago dituela, gaur egun 260 biztanle baititu gutxi gorabehera.

Horrek esan nahi du ez dagoela derrigortua sistema orokorreko izaera duten leku publikoak erreserbatzera, ezta parkeak, berdeguneak, kirol eta atseden guneak egiteko ere.

Erabilera anitzeko ekipamenduei dagokienez, Erroibarko Udalarekin izandako hartu-emanen ondoren, aparkaleku publikoak egiteko lurzorua erreserbatuko da, Aurizberrin beharrezkoak baitira.

Horien banaketa ezaugarri hauen arabera eginen da:

_Aparkalekuak:

Etxebizitzetarako hiri lurzoru finkatu gabean sestra gaineko eraikuntzako 100 m²-tik bi leku utzi beharko dira ibilgailuak aparkatzeko, garajeak salbu eta lurzoru publikoan gutxienez etxebizitza bakoitzeko plaza bat utzi beharko da. Ez dago merkataritza edo zerbitzuetako erabilera izanen duen eraikinik.

Eraikinen azalera guztira: 3.089,24 m²

Garajeen azalera guztira: 18,85 x 19 etxebizitza = -358,15 m²

Azalera guztira: 2.731,09 m²

Aparkalekuen gutxieneko plaza kopurua = 2.731,09/100 = 55 plaza.

Proposamena da 19 etxebizitza eraikitzea, lurzoru pribatuan aparkatzeko plaza bat izan ahalko dutenak, aurreikusitako garajeaz gain. Beraz, lurzoru publikoan eginen diren aparkalekuek gutxienez 36 plaza izanen dute.

Beraz, aurreikusi diren aparkalekuak hauek izanen dira:

Aparkalekuak lurzoru publikoan = 36 plaza

Aparkalekuak lurzoru pribatuan = 19 plaza

Aurreikusitako aparkalekuak guztira = 55 plaza

Hirigintzako fitxa

UE-1.A unitate berriaren azalera 9.643,16 m²-koa izanen da eta Erroibarko Udal Planan aipatzen den Hirigintza Arautegia aplikatuko zaio.

Hirigintzako fitxa berria horrela geldituko da:

Exekuzio unitatea: UE-1.A

1._Lurzoru mota: hiri lurzoru finkatu gabea

2._Azalera: 9.643,16 m2

3._Osatzen duten lurzatiak: Poligonoa 9, Lurzatia 3, Azalera 9.643,16 m2

4._Azalerak:

Erabilera pribatuko lurzoru pribatua: 6.648,48 m²

Erabilera publikoko lurzoru pribatua: 1.976,39 m²

Lagaleneko azalera: 1.018,29 m²

5._Sailkapena:

Etxebizitzetarako dentsitate gutxikoa: 6.648,48 m²

Aparkaleku publikoak: 1.018,29 m²

6._Gehieneko azalera eraikia:

Etxebizitzen gehieneko kopurua: 19 familia bakarrekoak

Solairuen gehieneko kopurua: B+1+solairuartea

Gehieneko altuera: 7,5 m.

Ordenantzak: 2

7._Kudeaketa.

Jarduketa-sistema Borondatezko birzatiketa edo lurzatiketa

Hirigintzako figurak Xehetasun azterlana

8._Okupazioa 0,25 m² / m2

Erroibar, 2005eko ekainaren 3an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0513670