70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

302/2005 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 200/2005 Ebazpenaren akats zuzenketa egiten duena. Aipatu ebazpenaren bidez onetsi zen 2003/2004 ikasturteari dagozkion Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Sari Berezien adjudikazioa.

Ikusirik akatsak egin direla Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 200/2005 Ebazpeneko 2. eta 6. puntuetan, honen bidez ematen da behar den zuzenketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Goi Mailako Lanbide Heziketan eta Arte Plastikoetan eta Diseinuan, 2003/2004 ikasturteari dagokionez, honako honi emandako Sari Berezia: Salvador Jacob Habib Gutiérrez, 52448907Y NAN; Erdi Mailako "Gorputz eta Kirol jarduerak" lanbide-arloko "Landa Ingurunean Gorputz eta kirol ekintzak gidatzea" heziketa zikloa Tuterako ETI B.H.I.an egin duelako.

2. Bigarren puntuan, Rocío Mellado Sainz ikasleari dagokionez, Iruñeko Arte Eskola dioen lekuan, Corellako Arte Eskola behar du.

3. Indarrik gabe uztea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 10ean emandako 200/2005 Ebazpenaren 6. puntua, eta haren ordez hau jartzea:

Erdi mailako ikasle sarituei 300na euro eman dakizkiela agintzea eta goi mailako ikasle sarituei 500na euro. Guztira 7.800 euro izanen dira, 2005erako aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002- 41150-4800-323100 kontusailetik finantzatuko direnak.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Lanbide Irakaskuntzak Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Tuterako ETI B.H.I.ari, Iruñeko eta Corellako Arte Eskolei, eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0510879