70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

297/2005 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, San Adriango "Casa Nostra-Gure Etxea" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, titulartasuna ere aldatu baita.

Ikusirik Fermina Navas Domínguez andreak, entitate lagatzailearen izenean, eta José María Rekarte Fernández de Lezea jaunak, lagapen-hartzailearen izenean, eskaturik irekitako espedientea, zeinaren xedea baita San Adriango "Casa Nostra-Gure Etxea" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzea, eta gaur egun "Institución Secular Operarias Parroquiales-Magdalena Aulina" kongregazioak daukana "Asociación Arreso" entitatearen esku uztea.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezartzen duena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. San Adriango "Casa Nostra-Gure Etxea" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (ikastetxearen kodea: 31013124) baimena aldatzea, titularra aldatu delakoz, egun honetatik aurrera "Asociación Arreso" (ikastetxearen kodea: G31703291) izanen baita.

2. Titular berriak, subrogazio bidez, bere gain hartzen ditu indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta kargetatik ikastetxeari eragiten dioten guztiak.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuko titularrei (lehengoei nahiz oraingoei); Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera; eta Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko apirilaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0511122