70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

400/2005 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu burdinbidean 114/381 k.p.ko pasagune goratua, Martzillako udalerrian" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak lizitaziorako dei egin du "Zaragoza-Altsasu burdinbidean 114/381 k.p.ko pasagune goratua, Martzillako udalerrian" izeneko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu burdinbidean 114/381 k.p.ko pasagune goratua, Martzillako udalerrian" izeneko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 839.739,08 euro.

_Egiteko epea: 5 hilabete.

_Kontratisten sailkapena: B taldea, 3 azpitaldea, e) kategoria.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko uztailaren 13a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2005eko uztailaren 28an, 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 10ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Zaragoza-Altsasu burdinbidean 114/381 k.p.ko pasagune goratua, Martzillako udalerrian" izeneko lanak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren oinarri teknikoen agiriaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren agiriaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko (letraz eta zenbakiz) ............... euroan.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0512995