70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

2/2005 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeko buruak emana, otsailaren 28ko 1/2005 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akats bat zuzentzen duena; ebazpen haren bidez erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuen tarifak, salbuespenak eta hobariak aldatzen dira.

2005eko martxoaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeko buruaren 1/2005 Ebazpena, otsailaren 28koa, erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuen tarifak, salbuespenak eta hobariak aldatzen dituena.

Ikusirik akats bat badela ebazpen horren eranskinean, honen bidez egiten da behar den zuzenketa, maiatzaren 19ko 115/2003 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Eskuordeturiko eskumenak betetzeko, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeko buruak,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzordeko buruaren otsailaren 28ko 1/2005 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akats bat zuzentzea; ebazpen haren bidez erakunde autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuen tarifak, salbuespenak eta hobariak aldatzen dira, eta honako hau da egin beharreko zuzenketa:

Lehenbiziko xedapenean, "4.2.1. Egoitzako laguntza" artikuluari dagokionez, honela dio:

_"Gogameneko eritasunak dituzten pertsonak: 1.114,96 euro/hilabetea".

Honela behar du:

_"Gogameneko eritasunak dituzten pertsonak: 966,30 euro/hilabetea".

2. Ebazpen honen berri ematea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari, eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Gobernu Batzordeko burua, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0511384