70. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

350/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Higadura Zuzentzeko eta Abelbideetarako Bulegoaren izena eta eginkizunak aldatzen dituena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abuztuaren 5ean emaniko 1087/2003 Foru aginduaren bitartez, Higadura Zuzentzeko eta Abelbideetarako Bulegoa sortu zen, Plangintza eta Laguntza Atalari atxikia, eta haren eginkizunak finkatu ziren.

Otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa finkatu zen. Dekretuak berak finkatzen ditu atalen eginkizunak eta, zehazki, higadura zuzentzeko neurriak Oihanak Kudeatzeko Atalari atxikitzen dizkio.

Beharrezkoa ikusi da orain aldatzea Higadura Zuzentzeko eta Abelbideetarako Bulegoaren eginkizunak, baita haren izena ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Aldatzea Higadura Zuzentzeko eta Abelbideetarako Bulegoaren izena, hierarkikoki Plangintza eta Laguntza Atalari atxikia baitago. Hemendik aitzina Abelbideetarako Bulegoa izanen du izena.

2. Abelbideetarako Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

_Donejakue Bidea ingurumenari dagokionez zaintzeko lanak proposatu eta haien jarraipena egitea.

_Abelbideak kudeatzea, 19/1997 Foru Legean xedatu bezala.

_Atalak haren esku uzten dituen guztiak.

3. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzura, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 18an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0512009