67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

Hasiera batean onetsirik indarra duten Arau Subsidiarioetako UO-24 jarduketa unitatean (hirilurra eta industriakoa) Villafrancako Udalak sustatu duen xehetasun azterlana

Villafrancako Udalak, 2005eko apirilaren 28an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Villafrancan indarra duten Arau Subsidiarioetako UO-24 jarduketa unitatean (hirilurra eta industriakoa) Udalak sustatu duen xehetasun azterlana; haren barnean daude katastroko 1. poligonoko 702. lurzatiaren hirilurreko eremua, Villafrancako Cooperativa Agrícola, S.C.L. San Isidrorena baita, eta katastroko 1. poligonoko 703, 608 eta 713. lurzatien hirilurreko eremua, Udalarenak baitira; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan ateratzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Villafrancan (Nafarroa), 2005eko maiatzaren 2an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0512338