II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
González Tablas karrikan, XV. unitate integratuko (U.C.C.13B, 1984ko H.A.P.O.n) ZNO-5 garapen berriko eremuaren xehetasun azterlana Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 20an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 05-API-20 (6/UV)
"Ikusirik Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak aurkeztu duen eskaria eta 2005eko apirilaren 12ko txosten teknikoarekin bat, erabaki da:
1._Hasiera batean onestea U.I.XV-Zabalguneko (González Tablas karrika) ZNO-5 eremuaren xehetasun azterlana.
2._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, bertako egunkarietan".
Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0512201