67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako plan partzialeko 26. oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-API-20 (5/UV).

"Ikusirik José Luis Loizu Asiáin jaunak "Jardín de la Cuenca, S.A." ordezkatuz aurkeztu duen eskaria eta 2005eko apirilaren 12ko txosten teknikoarekin bat, erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Graziako plan partzialeko 26. oinarrizko unitatearen xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, bertako egunkarietan".

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0512200