II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
B U R L A T A
Jabari publikoko eta erabilera publikoko lurraren kalifikazio juridikoa aldatzea eta lurzatia sobrante deklaratzea
Burlatako Udalak, 2005eko maiatzaren 4an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:
1._Lurzati honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, lurzati sobrante deklaratu beharrez: 3. zenbakiduna, Karrika Nagusiaren, Bentetako Ingurubidearen, Larrainzar karrikaren eta San Frantzisko karrikaren gurutzean biribilgune bat eraikitzeko obren proiektuan, 29,4 metro karratu dituena.
Lurzati sobrante deklaratu beharrez kalifikazio juridikoa aldatzeak duen helburua da lurzati horren trukaketa egitea Udal honetako hirilurraren katastroko 1. poligonoko 126. lurzatitik bereizten diren 26,5 metro karraturekin, indarra duen H.A.P.O.ko "N-3" hirigintzako unitatean.
2._Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabetean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatuari jarraikiz.
3._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0512188