II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
D E I K A Z T E L U
E D I K T U A
Deikazteluko Udaleko alkate udalburu Carmelo Salvatierra Macuak, aurtengo otsailaren 23an, ebazpena eman du, xedapen zatian honela dioena:
1. Udaleko teknikariak prestatutako txostenaren babespean, herri honetako La Torres karrikako 7an (udal katastroko 1. poligonoko 125. lurzatia) dagoen higiezinaren aurri egoeraren administrazio espedientea abiaraztea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan, Hirigintzako Diziplinaren gaineko 1978ko ekainaren 23ko Erregelamenduaren 20. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 84. artikuluetan xedatuaren indarrez.
2. Espedientea aztergai uztea eraikineko jabe guztiei, eskubide errealen titularrei, halakorik bada, eta prozeduran interesa dutenei, eta hamar eguneko epea finkatzea aipatutako horiek hartan agertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien dokumentu eta egiaztagiriak alegatu eta aurkezteko aukera izan dezaten; horretarako, aditzera emanen zaizkie espedientearen barreneko txosten teknikoak, zehazten baitira.
3. Espedientea izapidatu bitartean eta nahiz eta aurri egoera deklaratu, horrek ez du erran nahi jabeek eraikina mantentzeko duten betebeharretan axolagabeki jokatzetik datozkien mota guztietako erantzukizunetatik aske daudenik, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Testu Bateginaren 21 eta 241. artikuluen arabera.
4. Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean; eta jakinaraz bekie jabeei.
Deikaztelun, 2005eko otsailaren 24an._Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.
Iragarkiaren kodea: L0512184