67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako 1181/2005 Ebazpenarena. Ebazpen horrek apirilaren 4ko 756/2005 Ebazpena aldatzen du eta azken horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 29 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretako 1. araua ere aldatzen da.

Ebazpen hori argitaratzean (2005eko maiatzaren 30an, 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) akatsak badirela ikusirik, bidezko da zuzentzea.

5503. orrialdean, bigarren zutabean, xedapen zatiaren 1. puntuan, honela dio: "1. Atezain izateko 31 lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta D mailakoak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea. Plantilla organikoan zenbaki hauek dituzte: 4075, 30055, 30387, 31552, 32639, 32668, 33355, 33379, 33396, 33773, 33828, 34495, 34649, 34669, 34882, 34965, 35640, 35644, 35731, 35738, 35745, 36057, 36076, 36361, 36362, 37001, 37002, 37436, 37442 eta 37444". Eta honela behar du: "1. Atezain izateko 30 lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta D mailakoak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea. Plantilla organikoan zenbaki hauek dituzte: 4075, 30055, 30387, 31552, 32639, 32668, 33355, 33379, 33396, 33773, 33828, 34495, 34649, 34669, 34882, 34965, 35640, 35644, 35731, 35738, 35745, 36057, 36076, 36361, 36362, 37001, 37002, 37436, 37442 eta 37444".

Orrialde berean, xedapen zatiaren 2. puntuan, honela dio: "a) 4951 eta 31412 zenbakiko lanpostu hutsak deialditik kendu dira". Eta honela behar du: "a) 4951, 6584 eta 31412 zenbakiko lanpostu hutsak deialditik kendu dira."

Iruñean, 2005eko maiatzaren 30ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0513358