67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Arakilgo Udaleko alkate udalburuak 25. ebazpena eman zuen, 2005eko apirilaren 25ean, hasiera batean onesteko Arakilgo Arau Subsidiarioetako U 34 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Carlos Erviti jaunak Egiarretan sustatua eta Juan Miguel Garciarena arkitektoak prestatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legeko 168. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Arakilen, 2005eko apirilaren 25ean._Alkatea, Javier Lázcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0512134