67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Herrilurretako zatien desafektazioaren iragarkia

Añorbeko Udalak, 2005eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen herrilurretako zenbait zati desafektatzea, jabetza partikularreko lurrekin trukaketa egiteko, egindako trukaketa batzuk erregularizatu beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagozkien espedienteak jendaurrean egonen dira, hilabetez, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan herritar eta interesatuek espedienteak azter ditzaten udal idazkaritzan eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0512125