67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

E D I K T U A

2005eko apirilaren 29an, Baztango Udaleko alkate Virginia Alemán Arrastiok hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2005eko martxoaren 21eko idazkian (R/E 825 zenbakikoa, 2005eko martxoaren 29koa), adierazi du Elena Ramírez Michelena andreak gora jotzeko errekurtsoa (04-5966) aurkeztu duela auzolango 2004ko kuotaren 2004ko uztailaren 12ko likidazioaren gainean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoari Baztango Batzar Nagusiak eman zion isilbidezko ezetzaren aurka; hartara eskatzen du, interesatuei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

Hau xedatu dut:

Lehenbizikoa: Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea Elena Ramírez Michelena andreak aurkeztutako 04-5966 gora jotzeko errekurtsoa auzolango 2004ko kuotaren 2004ko uztailaren 12ko likidazioaren gainean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoari Baztango Batzar Nagusiak eman zion isilbidezko ezetzaren aurka.

Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesatu guztiek jakin dezaten, deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena: Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0512034