II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
O T S A G A B I A
2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra
Otsagabiko Udalak 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen hasiera batean, 2005eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, eta 2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 8an. Aurrekontua onesteari buruzko espedientea jendaurrean egon da eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta, horregatik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 277. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontuaren kapituluz kapituluko laburpena argitaratzen da. Hona:
DIRUSARRERAK:
1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 78.456,29 euro.
2. kapitulua._Zeharkako zergak: 33.000 euro.
3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 91.963,55 euro.
4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 377.999,68 euro.
5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 56.786,73 euro.
7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 1.332.530,05 euro.
9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 377.376,99 euro.
Guztira: 2.348.113,29 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 127.033,72 euro.
2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 415.042,67 euro.
3. kapitulua._Finantza-gastuak: 29.956,58 euro.
4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 55.420,71 euro.
6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.680.727,75 euro.
9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 39.931,86 euro.
Guztira: 2.348.113,29 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Otsagabian, 2005eko maiatzaren 10ean._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L0512456