67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E L K A R T E

2005eko aurrekontu arrunta

Kontzeju honetako Batzarrak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2005eko martxoaren 18ko bilkuran:

a) Hasiera batean onestea 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, dirusarrera eta gastuetan berdindurik, berrogeita hiru mila ehun eta hogeita hamar euro (43.130 euro) egiten baitu.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18.ean xedatutakoa betez, idazkaritzan emanen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean horren berri eman ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elkarten, 2005eko maiatzaren 10ean._Kontzejuburua, Javier Huarte Babace.

Iragarkiaren kodea: L0512440