II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
VIANA
Vianako hilerria handitzeko exekuzio proiektua behin betiko onetsita
Vianako Udalak, 2005eko otsailaren 28an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen "Vianako hilerria handitzeko" proiektua onestea. Orobat, ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasi zuen eta hori guztia jendaurrean hamabost egunez jartzea erabaki zuen.
Epe hori iragan baita alegaziorik jaso gabe:
Hau erabaki da:
Lehenbizikoa._Behin betiko onestea "Vianako hilerria handitzeko" proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespenarekin batera inplizituki doa onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.
Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, hura baita horretarako eskumena duen organoa, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko presako deklarazioa eman dezan, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako, beharrezkoa baita herriko hilerria handitzea, egungo instalazioen edukiera ez delako nahikoa.
Hirugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea eta Udaleko iragarki oholean paratzea. Ukitutakoei jakinaraziko zaie eta ohartaraziko haren kontra, betiere interesatua ez bada administrazio publikoa, gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aurretik Vianako Udalari errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Vianan, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Angel Sainz Enrique.
Iragarkiaren kodea: L0512095