II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ZIZUR NAGUSIA
E D I K T U A
Zizur Nagusiko Udalak, 2005eko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, herrilurrak enkantean emateko baldintzen plegua onetsi zuen, izan ere errentan emanen dira nekazaritzako lehorreko lurrak.
Hona hemen hasierako prezioa:
_1. lotea, 35.211 m²-koa, 704,22 euro.
_2. lotea, 49.003 m²-koa, 980,06 euro.
_3. lotea, 30.057 m²-koa, 601,14 euro.
_4. lotea, 33.950 m²-koa, 679,00 euro.
Errentamenduaren epea zortzi urtekoa izanen da.
Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, 2005eko ekainaren 22an, arratsaldeko ordu bietan, Zizur Nagusiko Udalaren bilkura aretoan.
Enkantea zuzenduko duen baldintzen plegua udal idazkaritzan egonen da ikusgai, eta bulego orduetan eskuratu daiteke.
Zizur Nagusian, 2005eko maiatzaren 27an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0513260