67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, Ingurumena kudeatzeko neurri administratiboei buruzko martxoaren 2ko 1/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta Departamentu Teknikoak tramitaturik urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuari jarraikiz, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko maiatzaren 11. Eskatzailea: Hanstein Chapistas, S.L. Jarduera: ibilgailuetako xafla eta pintura konpontzeko lantegia. Tokia: Talluntxe industrialdea, C karrika, 43, Noain.

Noain-Elortzibarren, 2005eko maiatzaren 11n._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0512464