II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
CASTEJON
Udalaren legartegiaren ustiapena
Castejongo Udalak, 2005eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen legartategi bat ustiatzea Castejongo landalurren katastroko 5022 eta 5019. lurzatietan, herrilurrak baitira, nekazaritzako ingeniari tekniko Liborio Gil Charraríak prestatutako dokumentazio teknikoari eta baldintza administratiboekin prestatu den orriari jarraikiz.
Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua baita, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Castejonen, 2005eko maiatzaren 2an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0512351