67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta bere Erregelamenduaren (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua; 1990eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arabera, aditzera ematen da udal bulego hauetan ikusgai egonen dela, 15 egun baliodunean, aipatutako instalazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa, eta epe horretan alegazioak onartuko direla:

Eskatzailea: Hermanos Antón Mobiliario Hogar, S.L. Jarduera: altzarien biltegia. Tokia: Udalaren industrialdea, K karrika, 1 (Gallina Blanca) (AACC-038/05).

Tuteran, 2005eko maiatzaren 4an._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0512228