67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2005eko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2005eko apirilaren 14an, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa.

Aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iraganik.

Donezteben, 2005eko apirilaren 28an._Lehendakaria, Mikel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0512377