I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
75/2005 FORU DEKRETUA, maiatzaren 23koa, María Madrid Miqueleiz, Rita Mercedes Martínez Pérez eta María José Bustillo Fernández andreak Garesko, Otsagabiako eta Villafrancako notario izendatzen dituena, hurrenez hurren.
Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2005eko martxoaren 14an eman eta 2005eko martxoaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenaren bidez, zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zuen. Ebazpen horretan, besteak beste, Gareskoa, Otsagabiakoa eta Villafrancakoa ageri ziren.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.
Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.
Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. eta hurrengo artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zeuden notario lanpostuak bete behar dituzten izangaien izendapenak egitea.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko maiatzaren 23an eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. María Madrid Miqueleiz, Rita Mercedes Martínez Pérez eta María José Bustillo Fernández andreak Garesko, Otsagabiako eta Villafrancako notario izendatzea, hurrenez hurren.
2. artikulua. Foru dekretu hau interesatuei, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta dagokien Notarioen Elkargoei jakinaraztea.
Iruñean, 2005eko maiatzaren 23an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0513186