67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SESMA

Aldaketa plantilla organikoan

Nire agindupeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2005eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuaren 19 eta 20. artikuluei eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz. Hona hemen:

a) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa, erabaki honen 1. eranskinean ageri dena, onestea.

b) Ordainsari osagarriak, erabaki honen 1. eranskinean ageri direnak, onestea.

c) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen zerrenda, erabaki honen 2. eranskinean datorrena, onestea.

d) Plantillaren eta lanpostuen zerrenden kopia Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, onesten denetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean.

1. ERANSKINA

Funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

1 Idazkaria A Opos.-lehiak. % 21, lanpostukoa

1 Zerbitzu anitzetako langilea D Opos.-lehiak. % 12, 251/93 LFD, 40.5 art.

Lan-kontratudunak

1 Liburuzain/kultur koordinatzailea Kontratua Opos.-lehiak. Lanaldi partziala

1 Administrari laguntzailea (Hutsik) C Opos.-lehiak. Lanaldi osoa

1 Administrari laugntzailea (Hutsik) C Opos.-lehiak. Lanaldi partziala

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Guembe Elizalde, Francisco Javier Idazkaria A 4 Jardunean

Martínez Arana, Antonio Zerbitzu anitzetako langilea D 3 Jardunean

Lan-kontratudunak

M.ª Rosario Mangado Etayo Liburuzaina/kultur koordinatzailea C 2 Jardunean

Guillermo Ruano Ampudia Administrari-laguntzailea D - Jardunean (bitartekoa)

M.ª Teresa García Garraza Administr D - Jardunean (bitartek lanaldi partziala

Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2005eko maiatzaren 4an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0511902