67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Basaburuko Udalak, 2005eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea Eugenio Azpíroz Aldareguía jaunak eta María Soledad Urriza Huarte andreak Udal Planean sustatu duten aldaketa, gorde beharreko lurzoru urbaezinaren kalifikazioa aldatu eta lurzoru urbanizagarri bihurtzeko katastroko 9. poligonoko 141. lurzati osoa (2.912,37 m²) , etxebizitza bat edo biko eraikina egiteko asmoa dagoelako bertan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2005eko apirilaren 26an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0512289