II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BASABURUA
Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik
Basaburuko Udalak, 2005eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
1. Hasiera batez onestea Construcciones MPG Erbiti, S.L.k Udal Planean sustatu duen aldaketa, gorde beharreko lurzoru urbaezinaren kalifikazioa aldatu eta lurzoru urbanizagarri bihurtzeko katastroko 166. lurzati osoa (5.765,41 m² ) eta 188. lurzatiko parte bat (967,10 m²/2.033 m²), hiru etxebizitza familiabiko eraiki ahal izateko bertan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Basaburuan, 2005eko apirilaren 26an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0512288