II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ESTERIBAR
E D I K T U A
2005eko otsailaren 3an, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:
_Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan egutegia onesteko Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 25ean emandako 185/2004 Foru Aginduan, Nafarroako Foru Komunitatean baliogabeak diren egunak zehazten dituen 373/2004 Foru Dekretuan eta Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanaldiaren urteko lanordu kopurua finkatzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz,
Aho batez erabaki da:
_Esteribarko Udalaren zerbitzuko langileen 2005eko aste barreneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a, 6a eta 7a.
Martxoaren 24a, 25a eta 28a.
Uztailaren 7a, 8a eta 25a.
Abuztuaren 15a.
Urriaren 12a eta 31.
Azaroaren 1a.
Abenduaren 3a, 6a, 7a, 8a, 9a eta 26a.
_Lanaldiaren urteko lanordu kopurua, 1.592koa izanen baita, honela banatuko da:
a) Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00etara; gainerako 20 minutuak langileak sartu ahalko ditu, aukeran eta malgutasunez, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte. Atsedenaldirik egiten ez bada, egun horri 20 minutu gehitu edo kendu ahalko zaizkio.
b) Erregelamenduaren arabera ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, langileak egindako eskariari jarraituz eta betiere zerbitzu beharrek hala uzten dutenean.
_Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Esteribarko herrietako iragaki oholetan argitara dadila agintzea.
Esteribarren, 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina._Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0512198