67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARASOAIN

Barasoain-Olorizko industrigunea handitzeko Plan Bateratua hasiera batez onetsita

Barasoaingo Udalak, 2005eko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, legez ezarritako gehiengoa izanik, erabaki hau hartu du:

Ikusirik Barasoaingo lurzoru urbanizagarriko sektorearen plan partziala aldatzeko proiektua, Udalak Olorizko Udalarekin batera sustatua herriko industri lurzorua handitzeko, horretarako ondoko jarduketak egin baititu: Barasoaingo landalurren katastroko 593. lurzatia lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu, herri honetako hirilurren katastroko 553.a sartu eta Olorizko mugapean sartutako lurrak ere lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu (Olorizko landalurren katastroko 5. poligonoko 62.etik 66.era bitarteko lurzatiak).

Udaleko idazkaritzak txostena luzatuta, kontuan hartuz aurkeztutako dokumentazioa sustatutako aldaketaren xedearekin bat datorrela,

Kontuan hartuz, Olorizko Udalak 2005eko maiatzaren bostean hartutako erabakia, espedientea hasiera batez onesten duena eta Barasoaingo Udala eskuordetzen espediente hori tramita dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 67.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Horiek horrela, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea Barasoaingo lurzoru urbanizagarriko sektorearen plan partzialeko aldaketa, Udalak Olorizko Udalarekin batera sustatua herriko industri lurzorua handitzeko, horretarako ondoko jarduketak egin baititu: Barasoaingo landalurren katastroko 593. lurzatia lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu, herri honetako hirilurren katastroko 553.a sartu eta Olorizko mugapean sartutako lurrak ere lurzoru urbanizagarri gisa sailkatu (Olorizko landalurren katastroko 5. poligonoko 62.etik 66.era bitarteko lurzatiak).

2. Onartzea Olorizko Udalak adostutako eskuordertza, espedientea batera tramitatzeko.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Erabaki hau eta espediente osoa Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Barasoainen, 2005eko maiatzaren 12an._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0512193