II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
O T E I T Z A
Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza Hasierako onespena
Udalak, 2005eko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:
Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautu beharrez, Udalbatzak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, boz batez,
Erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza berria.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza hori behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Oteitzan, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Víctor Luis Echeverría Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L0512178