67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Corellako Udalak, 2005eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen hirigintzako araudi partikularra aldatzea Udal Planeko AC-1 eremu finkatuaren barnean gaur egun definitzen diren lurzatietan (4. poligonoko 91, 92, 93, 94, 95, 96, 97, 98, 99, 147, 148, 149, 150, 151, 152, 153 eta 154. lurzatiak), Félix Sanz Igeak sustaturik; hona hemen haren testua:

"Eremu berri bat mugatzen da, izen hau duena: A.C.-5 "II. zabalgune intentsiboa".

IV._Determinazio partikularrak

.Identifikazioa:

A.C._5 "II. zabalgune intentsiboa" delako eremu finkatua Corellako Katastroko 4. poligonoko 91, 92, 93, 94, 95, 96, 97, 98, 99, 147, 148, 149, 150, 151, 152, 153 eta 154. lurzatiei dagozkien lurzoru finkatuek osatzen dute.

.Deskribapena:

Eraikuntzak finkatutako lurzoruak dira eta familia bakarreko etxebizitzaren eraikuntza motari dagozkio, BS, BS +1 eta BS+2 modukoak, izaera unitariokoak bai morfologiaren bai tipologiaren aldetik.

A._Araubide orokorra

_Eremu finkatu honetarako lurzoruaren araubide orokorra Hiri Lurzoru Finkatuetarako Hirigintzako Araudi Orokorrean dagozkion artikuluek osaturik dago.

_Eskuratzen ahal den aprobetxamendua indarra duen hirigintzako legerian xedatuaren araberakoa izanen da.

B._Kalitate arauak.

_Lurzoru finkatuak dira, lagapen eta zerbitzu araubidea burutua dutenak. Jarduketa tikiak aurreikusten dira, orubeak eta eraikinak "birlerrokatzeko", berritik eraikiz gero eta/edo gaur egungoak ordezkatuz gero.

_Unitate finkatuak bere urbanizazioa egina du. Hala ere, mantentzeko nahitaezko lan eta ekintzak aurreikusi behar dira, hobetzeko eta birrurbanizatzeko aurreikusten ahal diren gisakoak. Udalak kontribuzio bereziak aplikatzen ahalko ditu hobetzeko eta birrurbanizatzeko ekintza orokortuetarako, eta alor honetan hiri-kalitateari dagokiona eskatuko dio eraikitzeko lizentzia bakoitzari.

C._Diseinu arauak

C.1. Hiri diseinua.

Planak finkatutako ordena aldatzen ahalko da esparru tikietan, oinarrizko unitateetan, kasu bakoitzean behar den hiri diseinua proposatuko duten plan berezien eta/edo xehetasun azterlanen bidez.

C.2. Diseinu arkitektonikoa:

_Eraikinaren gehieneko solairu kopurua (BS+2) eta kanpoko lerrokadurak antolamendu planoetan zehazturik heldu dira.

_BS+2 ereduan eraikitzen diren eraikinetan, karrikara jotzen duen fatxadetan haren zabalera 5 m baino gutiago bada, azken solairua gutienez 3 m eramanen da atzera, kanpoko lerrokadurari dagokionez.

_Etxebizitza guztiek eduki beharko dute karrikara eta/edo plaza publikora jotzen duen gela bizigarri bat bederen.

_Orubearen okupazioa beheko solairuan, eraikinari dagokionez: % 100.

_Gehieneko sakonera eraikigarria goiko solairuetan: 12 m.

Eraikinen garaierak:

Estalkiko faldoi edo planoaren eta fatxadako planoaren arteko topagunetik neurtuko da, karrikako sestratik.

Gehieneko garaiera:

BS+1 eraikinak: 7,50 metro.

BS+2 eraikinak: 10,50 metro.

_3 metro gehituko dira goiko solairu bakoitzarentzat

Solairuen garaierak (garaiera librea)

BS _ 3,5 m.

2,50 _ 1S _ 3,00 m.

2,20 _ 2S eta ondokoak _ 3,00 m.

Hegalkinak

_Hegalkinen ordenantzaren ariora. Gorputz irtenen luzera, osotara, ez da inoiz ere fatxadaren luzera osoaren 2/3 baino gehiago izanen.

Teilatupea:

a) Multzo homogeneoa eta eraikuntza aldetik tipologia definitua osatzen duten eraikinetan ez da teilatuperik baimenduko.

b) Teilatupeen erabilera trastegelatako:

_Teilatupeak trastegelatako erabiltzea ez da kontatuko aprobetxamendurako.

_Ez dira sartzen ahalko erregistroan etxebizitzari dagokion jabetzatik aparte.

_Ez dute argi naturalik izaten ahalko.

c) Teilatupeen erabilera bizitegitako:

_Teilatupeak bizitegitako erabiltzea kontatuko da aprobetxamendurako.

Sotoak eta erdisotoak:

_Soto eta/edo erdisototzat hartuko dira, aprobetxamendurako kontuan hartu gabe, lur azpian eta/edo erdi lurpean dauden lokalak, baldin eta haien sabaia ez bada karrikako sestra lerrotik goiti 1,20 metro baino gehiago.

Lurzatiaren gutieneko azalera:

_Lurzatiak bananduz gero, lurzatiaren gutieneko azalera 100 m² izanen da eta fatxadako frontea, berriz, 6 m gutienez.

D._Jarduketa arauak.

_Lurzoru finkatuak kudeatzeko araubidea Hirigintzako Araudi Orokorrean dagozkion kapituluetan zehazten da.

_Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

Epeei dagokienez:

_Lurozru hauek ez daude epeei loturik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2005eko maiatzaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0512105