67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "Villatuertako hiriguneko banaketa sarea" izeneko gas naturaleko instalazioetarako proiektuarena.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.ean eta haren Erregelamenduaren 56.ean aurreikusitakoari jarraikiz, ondoko ezaugarriak dituen instalazio proiektua jendaurrean jarri da:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea, jakinarazpenetarako, Iruñeko Antso Azkarra etorbideko 26, behea (PK 31008).

Eskariaren helburua:

1. "Villatuertako hiriguneko banaketa sarea" gas naturaleko instalazio proiektua eraikitzeko administrazio baimena.

2. Onura publikoaren onarpena.

Instalazioen ezaugarriak:

Gas naturalaren banaketa sareak Resbelza kaleko emate puntu batean izanen du abiapuntua, hilerriaren parean, eta 200 DNko PE 100eko polietilenozko hodi bat izanen du hasieran, eta PE 110 mm-ko eta PE 63 mm-ko polietilenozko adar sail bat aterako da bertatik.

Hodi berria 9.829 metro luze da guztira.

Sarea egitean 2 gurutzagune izanen dira N-111 errepidearekin, 39,510 eta 39,900 k.p.etan, biak 20 m luzekoak gutxi gorabehera, zulaketa horizontalez egin eta altzairuzko 8"ko DNko eta 12" DNko hodiz babestuko direnak, hurrenez hurren.

Irantzu ibaia eta Regueta ubidea ere gurutzatuko ditu.

Diseinuaren presioa 0,4 bar da eta tenperatura 15ºC, emaria 420 N m³/h izanen da eta gasaren lastertasun handiena, 20 m/seg.

Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua hirurehun eta berrogeita lau mila, seiehun eta hirurogeita hamahiru euro da (344.673 euro).

Egiteko epea: instalazioak, obrak hasita, urte bateko epean eginen direla kalkulatu da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 _Fuerte Príncipe II_, 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 9an._Industri Segurtasunaren Kontrolaren Ataleko burua, Jesús María Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F0512260