I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
ERABAKIA, 2005eko maiatzaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Gares-Obanosko banatzaileko goi horniduraren hoditeria partez berritzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.
Garesko Udalak 2004ko irailaren 16an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez.
Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Garesko Udalak 2005eko apirilaren 28an hartutako Erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.
Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, goiko ur horniduraren hoditeria partez berritu behar delako, Obanosko biltegira doan ur emaria handitzearren eta herri horren hornidura arazoak konpontzearren, Iruña-Logroño autobiaren lanen ondoren.
Nafarroako Gobernuak, Garesko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Gares-Obanosko banatzaileko goi horniduraren hoditeria partez berritzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2005eko maiatzaren 23an._Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0513179