67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsia

Leitzako alkateak, 2005eko maiatzaren 20ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen UE12 unitatearen xehetasun azterlana, jabeek sustatua Nekane Guede Herrero arkitektoak prestaturiko dokumentuaren arabera (2005eko otsailaren 16an ikus-onetsia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2005eko maiatzaren 20an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0512916