67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEITZA

Soberako lurzatiaren kalifikazioa hasiera batez onetsia

Leitzako Udalak, apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 232. lurzatia, 92,05 metro karratukoa, soberako lurzati kalifikatzeko espedientea.

Toki entitateen ondasunen gaineko Erregelamenduan eta arloaren gaineko egungo xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Leitzan, 2005eko maiatzaren 18an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0512824