67. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko UE-4 unitateko hirigintza hitzarmena

Corellako Udalak, 2005eko maiatzaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko R4 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Cogremasak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2005eko maiatzaren 18an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0513067