II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TAFALLA
Behin betikoz onetsirik UA-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintzako hitzarmena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 19an egin bilkura arruntean, betzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik segimendu eta kontrol batzordearen data horretako irizpena, UA-3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintzako hitzarmena behin betikoz onesteko Estudio Contable B.C.H., S.L.k sustaturiko proposamenari dagokionez, erabaki da:
Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea hirigintzako hitzarmen hau: UA-3 unitatea (BBBPBko 1. sektoreko 132. etxe saila) garatzearen ondorioz aprobetxamendutik Udalari dagokion % 10 dirutan lagatzeko hitzarmena, Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua.
Bigarrena._Behin betikoz onestea UA-3 unitatea (BBBPBko 1. sektoreko 132. etxe saila) borondatez birzatitzeko proiektua, Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua.
Hirugarrena._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Laugarrena._Erabaki hau jakinaraztea interesatuari, Hirigintza Alorrari, Kontu Hartzailetzari eta Idazkaritza Orokorrari, behar diren ondorioetarako.
Borzgarrena._Interesatuari jakinaraztea proiektu honen ondoriozko lurzatiak inskribatu beharko dituela Jabetza Erregistroan.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtsoa hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitz +at hartzen den egunetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.
Tafallan, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0512343