65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LOSARCOS

Herrilurren desafektazioa, erabilera lagatzeko

Udal honek, 2005eko apirilaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hauek hasiera batean desafektatzea:

_11. poligonoko 404. lurzatia, 71.567,11 metro karratukoa.

_11. poligonoko 405. lurzatia, 81.538,20 metro karratukoa.

_12. poligonoko 406 A, B eta C lurzatia, 54.873,08 metro karratukoa.

Azalera osoa: 208.168,39 metro karratu.

Desafektazioaren helburua da motorrarekin zerikusia duten kirolak (Quadcross, Motocross, etab.) egiteko zirkuitoa paratzea, Motor Club Quad Navarrak sustaturik; interes handikoa da proiektu hori Udal honentzat.

Erabaki hori Udalaren iragarki oholean egonen da eta espedientea, berriz, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143 b) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Los Arcosen, 2005eko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0512094