65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

UC.05 unitateko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak maiatzaren 4an eman 73/2005 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Construcciones Ega, S.A. eta Promociones y Construcciones Lechado, S.L.k sustaturiko xehetasun azterlana, Cesar Fuertes arkitektoak prestaturiko proiektuarekin bat (2004ko urriaren 26an ikus-onetsia); helburua da eraikuntzaren lerrokadurak aldatzea, eraikinen ipar-mendebaldeko fatxaden izkinetarako aurreikusita dauden bi alaketan.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean _iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina_ interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko.

Andosillan, 2005eko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0511938