65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

AR-1 eremuko UE-5 unitateko hirigintza hitzarmena Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2005eko apirilaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko AR-1 Plan Partzialeko 5. exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2005eko maiatzaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511929