65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE-ARAKIL

Uharte-Arakilgo arau subsidiarioetako aldaketa xehekatua hasiera batez onestea, U.O.-39 unitatearen esparruan

Uharte-Arakilgo Udalak, 2005eko apirilaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharte-Arakilgo arau subsidiarioetako aldaketa xehekatua U.O._39 unitatearen esparruan, Guillermo de la Peña Barrio arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoari jarraikiz, 2005eko martxoaren 8an ikus-onetsitako proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein herritar edo interesadunek bidezko juzgatzen dituen alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan udal bulegoetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0511871