65. ALDIZKARIA - 2005eko ekainaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE-ARAKIL

UR-5 unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsita

Uharte-Arakilgo Udalak, 2005eko apirilaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Uharte-Arakilgo udal planaren UR-5 unitatea birzatitzeko proiektua, Construcciones Basilio Ondarra, S.L.k sustatua, José Manuel Erice Zunzarren arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz. Aipatu proiektua Uharte-Arakilgo Osoko Bilkurak 2005eko otsailaren 25ean onetsi zuen hasiera batean eta jendaurrean jarri zen araudiak ezarritakoari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak eta bat datozen gainerakoek ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0511870